Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ingurumen ikuskaritza egiteagatik eta arlo horretan hartutako konpromisoengatik jaso dute aitorpena Etxarri Aranazko kanpinak, Bakaikuko GH Guerra Manutención Guemak, Mecanizados Alsasuak eta Olatzagutiko Aldoyar harrobiak. Aurreko ostegunean izan zen, karbonoaren aztarna eta industriarekin lotutako ohitura onei buruzko jardunaldi batean. Sakanako lau enpresen eta herrialdeko beste 46ren ahalegina aintzat hartu zuten Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioak. 50 enpresa txiki eta ertainek aurten ingurumenaren arloan hartutako konpromisoak Enpresa eta Ingumena programaren baitan hartu dituzte, ikuskaritza eta ingurumena hobetzeko planen bidez. Enpresa bakoitzeko ordezkariek diploma bana jaso zuten.