Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abenduaren 23an, ostiralean, 17:00etan, ilustrazio tailerra eginen da Altsasuko Iortia kultur gunean, 6 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Yolanda Arrieta idazleak emanen dute. Parte hartzen duten umeen artean album ilustratua eginen dute, eta zati bat etxera eramateko aukera izanen dute.Yolanda Arrieta biztaitarrak haur, gazte eta helduendako liburuak argitaratu ditu. Idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzen ditu. Une honetan irudia eta hitza lotzeko proiektuetan murgilduta dabil. Aitziber Alonso gipuzkoarrak, berriz, Arte Ederrak ikasi ditu. Hainbat liburu ilustratu ditu.Ekimena Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du, Etxepare Sariaren egitasmoaren barruan, haurrak albumen mundura gerturatzeko.Izen-emateaAbenduaren 21a baino lehen, Altsasuko Iortia kultur gunean.