Hondakinak atez ate biltzea aztertzen

Guaixe 2011ko azaroaren 29a

Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre Muguruzak jakinarazi duenez, ibarreko erakundea etxeko hondakinak atez ate biltzearen inguruan bideragarritasun azterketa egiten ari da. Emaitza bizpahiru hilabeteren buruan izanen dutela jakinarazi zuen. Bestalde, Karasatorrek jakinarazi du mankomunitateak biomasa ekoiztearekin interesa duten hiru proposamen jaso dituela. Mank-eko buruak azaldutakoaren arabera sortuko den garapen entitatea litzateke gaiaz arduratuko dena. Oraindik, beraz, ez dute horren inguruko erabakirik hartu.