Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
www.irurtzunenplegu.com Irurtzun aldeko programak egin du eta Nafarroa guztirako erabilgarri izanen daGaur goizean Nafarroako ipar mendebaldeko Babestutako Gizarte Enpleguko (BGP) arduradunei aurkeztu zaie web orria. Irurtzun Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan programaren ardura duen Mikel Razkin eta web orria garatu duen Urko Mauduit izan dira hura aurkeztu dutenak. Irurtzundik Nafarroarako sortu den lan tresna baten aurkezpena izan zen. Razkinek esan digunez, lauzpabost urte dira web gunea sortzeko ideia sortu zitzaiela. "Programari buruzko material ugari zegoen, baina dena paperean. Web gune baten bidez material hori publiko egin eta partekatzeko aukera ikusi genuen". Hala hasi ziren Interneteko ataria lantzen eta behar baino denbora gehiago behar izan badute ere, dagoeneko erabilgarri dago. Hiru atalIrurtzundarrak azaldu digunez, programako arduradun gisa udalekin, parte-hartzaileekin edota enpresekin harremanetan egon behar izaten du. Web gunean haiei zuzendutako informazio berezitua dago. Razkinek nabarmendutako lehen atala, hala ere, enplegua bilatzeko agenda da. Hartan sartzen den erabiltzaileak lana opatzeko hainbat laguntza izanen ditu: curriculuma nola egin, lan elkarrizketak nola prestatu, enplegu zerbitzuaren eta beste hainbat helbide interesgarrirekin loturak. Horretaz gain, programako arduradunendako gune pribatu bat ere sortu da, haien esperientziak eta kezkak partekatzeko. "Nafarroan BGPko proiektu pila daude, baina bakoitza bere kabuz ari da lanean. Espazio horrek materiala partekatu eta elkarlana sustatu nahi du" esan digu Razkinek. Azken atala iragarki taula da, aurki martxan jarriko dena. Horretan ikastaro, lan deialdi, enpleguari buruzko informazioa eta beste egonen da, "begi kolpean lanari buruzko informazioa izateko". AsistentziaSakana, Leitza, Ultzama, Malerreka, Bortziri eta Antsoaingo programa arduradunez gain, Nafarroa guztirako aritzen den zerbitzu bateko arduraduna izan zen. Abendu bukaeran programako parte-hartzaileendako aurkezpena eginen da.