Hiru gaztandegi munduko onen artean

Guaixe 2011ko abenduaren 2a

Orain dela gutxi World Cheese Awards 2011 txapelketa izan da Birminghamen eta gaur banatu dira sariak Iruñean. Lehiaketan mundu osoko gaztek hartzen dute parte eta guztira 46 domina banatu dira, horietatik 30 Idiazabal Gazta Jatorrizko Deiturako gaztei banatuak. Sarituen artean Sakanako 3 gaztandegi daude, Unanuko Balda Artola, Arbizuko Araña Etayo eta Altsasuko Patxi Amillano.Gaztandegi arbizuarrak artisau ekoizpeneko gazten mailan (astean 2.000 kilo baino gutxiago) Super urrea domina jaso du; maila berean unanuarrek urrezko domina jaso dute eta altsasuarrak brontzea Idiazabal mailan.Sari banaketan, gainera, 2011 urtean zehar estatu eta nazioarte mailan sariak irabazi dituzte 32 gaztandegiei Esker Oneko Ekitaldia ospatu da.