Altsasuko abesbatza etxean

Guaixe 2011ko abenduaren 2a

Etxarriarrek Miranda de Argan abestuko duteSakanako abesbatzek Nafarroaren Eguneko ospakizunarekin bat egin dute. Erkudengo Ama abesbatzak Altsasuko Iortia kultur gunean abestuko du. Altsasuarrak lanpetuta dabiltza eta urte honetan zenbait aldiz abestu dute herritarren aurrean. Aldi honetan, ordea, bakarrik abestuko dute. Euskal folklorea, musika sakroa eta polifonia eskainiko dute. Etxarri Aranazko abesbatzak berriz, Miranda de Argan abestuko du. Euskal kantuak, polifonia eta eguberritako abestiak eramanen ditu Oliteko merindadeko herrira.Nafarroako Gobernuak egitarau zabala prestatu du abenduaren 3ko ospakizunetarako. Ekitaldi ofizialak alde batera utzita, ohi bezala, musika izanen da Nafarroaren Eguneko osagai nagusia. Nafarroako Gobernuak kalera atera ditu herrialdeko banda eta abesbatzak. 70 musika talde herrikoiek kontzertua eskainiko dute beste horrenbeste herritan. Emanaldi guztiak Nafarroako ereserkiarekin hasiko dira.