Klinikaren aldeko manifestazioa igandean

Guaixe 2011ko abenduaren 6a

Josefina Arregi Klinikako langileek iganderako manifestazioa deitu dute. Zentroaren etorkizunaren alde egitera deitu dituzte sakandarrak. Gaur egun Klinikako arduradunak Nafarroako Gobernuarekin hitzarmen berri bat negoziatzen ari dira. Antza, Gobernuak eskaintzen duena ez da nahikoa zentroa bizi-irauteko.