Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean aurkeztuko da Bilbon eskuz binakako txapelketa. Aspe eta Asegarcek aurtengoa beste urte batzuetan baino luzeagoa izango zela aurreratu bazuten ere, lau eta erdiko finala hainbeste atzeratzeak planak aldatu dizkiete. Enpresa bakoitzak 4 bikote aurkeztu ditu. Asegarcen Olaizola II, Bengoetxea VI, Berasaluze VIII, Begino, Beroiz, Albisu eta Apraiz, azken aurrelaria oraindik erabaki gabe dagoela. Aspen berriz, Irujo, Xala, Titin, Berriola eta Laskurainekin batera Zubieta pilotari etxarriarra ere izango da.Lehenengo partiduak asteburu honetan jokatuko dira.Asteburuko partiduen emaitzakOngai-Arruti 18 / Tainta-Aretxabaleta 11Legorburu-K. Galarza 22 / Gallurralde-Ansotegi 12