Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrekontu parte-hartzaile eta sozialen aldeko herri ekimenak larunbatean Iruñean manifestazioa deitu du. Haren berri emateko eta aurretik prestatu diren ekitaldien berri emateko hitzaldiak ematen ari da Abian plataforma ibarrean barna, bera ere aipatu ekimeneko partaide baita. Nafarroako Gobernuak heldu den urteko aurrekontuetan egin nahi dituen murrizketak salatu nahi ditu Aurrekontu parte-hartzaile eta sozialen aldeko herri ekimenak. Manifestazio hori prestatzeko gaurkoan asanblada dago deituta Altsasun. Gure Etxea eraikinean izanen da, 19:00etan bertara joateko deialdia egin dute. Bestalde, larunbatean, manifestazioaren deitzaileek sakandarrak Iruñera auto-karabanan joateko dei egin diete. Auto ilara 15:00etan abiatuko da Altsasutik eta herriz-herriko bidea eginen du Iruñera iritsi arte. Arrotxapean geldituko dira gero, jende zutabe bat handik oinez Antoniutti parkera joateko, han hasiko baita manifestazioa.