Ezezkoaren ondoren, Sakanako Mahaia aurrera begira

Guaixe 2011ko abenduaren 14a

Sakandar guztiak daude gonbidatuta ostiralean, 16:30ean, Mank-en Lakuntzako egoitzan eginen den bileraraAlderdi politikoak, sindikatuak eta enpresarien ordezkariak garagarrilaz geroztik bilerak egin dituzte Sakanako Mahaian. Bilera horietan "gure bailarak pairatzen duen krisi ekonomikoaren aurrean diagnostiko eta proposamen batzuen inguruan eztabaidatzeko". Akordio zabala lortu ondoren, Nafarroako Parlamentuko taldeei eta Nafarroako Gobernuari aurkeztu zieten adostutako diagnostiko eta jarduera ildoen laburpena. Sakanako Mahaiak jarduerak aurrera eraman ahal izateko finantziazioa behar zuela eta alderdiei aurrekontuei emendakinak aurkeztera gonbidatu zieten. Hala egin zuten NaBaik, Bilduk eta I-Ek. Baina abenduaren batean emendakina atzera bota zuten parlamentuan UPNk, PSNk eta PPk. GonbiteaSakanako Mahaiak ibarreko eragileak eta interesa duten biztanleak ostiralean, 16:30ean, Mank-en Lakuntzako egoitzan eginen den bilera gonbidatu ditu. Lehenik, diagnostiko eta proposamen sintesiaren berri emanen da. Ondoren talde parlamentarioekin eta Nafarroako Gobernuarekin izandako harremanen berri zabalduko da. Emendakinen kudeaketarekin gertatutako baloratu eta zer egin erabakiko da ondoren eta, azkenik, aurre begirako urratsak aztertuko dira, bestelakorik ez badago.