Autopistako tarifak %2,85 igoko dira

Guaixe 2011ko abenduaren 15a

Nafarroako Gobernuak atzoko bileran heldu den urteko autopistako tarifak igotzea erabaki zuen. Gobernuak onartutakoaren arabera Irurtzun eta Iruñea arteko bidea egiteagatik autopistako auto erabiltzailek 2 euro ordainduko dituzte. Deskontua dutenek 1,15 euro eta joan etorria dutenek 0,575 ordaindu beharko dute. Ibilgailu astunei dagokienez, bigarren mailakoek  2,6 euro ordaindu beharko dute eta deskontuak eskuratu ditzaketenek, berriz, 1,05 euro. Hirugarren mailako kamioi astunek, berriz, 3,55 euro pagatu beharko dute bidaiako. Deskontuak dituztenak, aldiz, 1,05 euro.