"Ley del Vascuence"k 25 urte bete dituela salatzeko elkarretaratzeak

Guaixe 2011ko abenduaren 15a

Gaur "ley del Vascuece"k 25 urte beteko ditu. Hori salatzeko EHEk Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea! lelopean hainbat elkarretaratze antolatu ditu Nafarroa osoan zehar. Honekin EHEk "bizi garen lur eremuaren arabera euskaldunon hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen legea eta bere atzean den Nafar Gobernuaren hizkuntza politika menderatzailea" salatu nahi du. Eta horrekin batera "euskaldunok bertatik bertara eta kanpo esku hartzerik gabe erabaki beharreko hizkuntza politika burujabea" aldarrikatu nahi da.EHEren ustez lege honek "euskararen normalizazioa erdiestea baino berau ekiditea du helburu", azken finean "Ley del Vascuence" dela "euskara eta euskaldunok norbere herrian enegarren mailara baztertuak izatera kondenatzen gaituen zapalkuntza eta asimilazio tresna".Arratsaldean elkarretaratzeakGaur arratsaldean Nafarroa osoan zehar elkarretaratzeak egingo dira salaketa moduan, baita Sakanan ere. Altsasun udaletxe aurrean, Etxarrin herriko plazan eta Lakuntzan Mankomunitate aurrean egingo dira arratsaldeko 19:00etan.