Sakanako VII. Atletismo kopak baditu irabazleak

Guaixe 2011ko abenduaren 15a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Dantzaleku Sakana Atletismo Taldeak Lasa Kirolak dendaren babesarekin antolatutako Sakanako VII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sariak baditu txapeldunak. Emakumezkoetan Jone Pelaez altsasuarra izan da irabazlea eta gizonezkoetan, aldiz, Raul Audikana olaztiarra.Lau probek puntuatzen zuten Sakanako VI. Atletismo Koparako: garagarrilaren 18an Bakaikun eta Iturmendin jokatutako VII. Aitzkozar Herri Krosak, irailaren 17ko Ergoienako Birak, azaroaren 23an Arbizun jokatutako Sakanako XI. Herri Lasterketak eta pasa den astean jokatutako Altsasuko Barricarte memoriala.Aipatu lau proba horietan aritutako sakandarrei puntuazioa jarri eta gero Sakanako Kopako irabazleen zerrenda eman du Mankomunitateak. Emakumezkoetan Jone Pelaez izan da irabazlea, Erkuden San Martin etxarriarraren eta Arantzazu Martinez altsasuarraren aurretik. Hirugarren emakumezko posturako enpate hirukoitza izan da, Belen Mendoza, Marisa Maiza eta Arantzazu Martinez artean, arautegia jarraituz zozketa egin da eta Arantzazuk irabazi du. Eta gizonezkoetan Raul Audikana gailendu da Javier Moreno altsasuarraren eta Juantxo Arregi altsasuarraren aurretik.SariakOraindik ez da zehaztu noiz eginen den sari ematea. Irabazleek (emakumeak eta gizonak) 80 euro jasoko dituzte Lasa Kirolak dendan kirol materialarengatik trukatzeko, bigarrenek 60 euro eta hirugarrenek 40 euro. Gainera proba guztietan parte hartzen dutenen artean sari bat zozketatuko da.www.sakana-mank.comSakanako VI. Atletismo Kopako sailkapen guztia begiratzeko.