Langabezia markak hausten

Guaixe 2011ko abenduaren 15a

Bigarren hilabetez jarraian langabeziak gora egin zuen azaroan Sakanan. 35 pertsona gehiago gehitu ziren enplegu bulegoko zerrendetara (%2,23 gehiago). Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Altsasuko bulegoan igo da langabezia, 36 pertsona. Iruñeko bulegora joaten diren arakildar eta irurtzundarren artean batek lana opatu du.Generoari dagokionez, langabe gehienak emakumezkoak dira: 839 (1 gutxiago), hau da, %53,57. Gizonezkoak, berriz, 764 dira (36 gehiago) %46,42. Langabeziak ibarreko zortzi herritan egin du gora, seitan behera egin du eta bakar bat gelditu da zegoen moduan.SektoreakLangabetu sakandarren erdiek, 816, (%50,9) zerbitzuen arloan lan egin nahiko lukete (19 gehiago). Industria arloan lan egiteko prest leudeke 555 pertsona (6 gehiago), %34,62.125 sakandarrek (5 gehiago) eraikuntza arlorako eskaera egin dute, %7,79. Abeltzaintzan aritzeko prest daude langabetuen %1,9, hau da, 32 pertsona (3 gehiago). Azkenik, aurretik lanik egin ez duten sakandarren kopuruak gora egin du, 6 gehiago dira, 75, hau da, %4,67.NafarroaAzaro akaberan lastailean baino 1.068 nafar gehiago zeuden langabezian. Foru erkidegoan dauden langabetuak, guztira 45.839 dira, haietatik 23.846 emakumezkoak eta gainontzeko 21.993 gizonezkoak.Langabezia herrikaHerria             Langabetuak          AldeaArakil                    52                    +2Irurtzun               154                     -1Irañeta                   3                       -1Uharte A.             49                        0Arruazu                 8                      +4Lakuntza             79                       +6Arbizu                 52                        -1Ergoiena              5                         -3Etxarri A.          177                       +3Bakaiku              14                        +2Iturmendi           18                        +2Urdiain               34                        +2Altsasu             804                      +26Olatzagutia      135                        -4 Ziordia               19                        -2Guztira:         1603                     +35