Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Nafarroako Ganberak bere urteroko sariak banatu zituen. Horietako bat, berrikuntzarena, Lacturalek eskuratu du, "enpresaren kudeaketa arlo guztietan berrikuntza aplikatzeagatik, batez ere ekoizpenean eta komertzializazioan". Nafarroako Ganberak nabarmendu du Lacturale dela ekoizpen integratuko esnea merkaturatzen duen estatuko enpresa bakarra, aitzindaria. Ganberak azpimarratu duenez, "ekoizpen sistema hori ingurumen aldetik jasangarriagoa da, baina aldi berean errentagarria".Enpresak 11,5 milioi fakturatu zituen 2010ean eta aurten 13,4ra iristea espero du. Gaur egun, Lacturale esnea 21 ustiapenetan ekoizten da. Horietako lau sakandarrak dira: Egiarretan, Etxeberrin, Etxarrenen eta Lizarragabengoan. 80 pertsonek lan egiten dute ustiapenetan eta 18 kontratatuak dituzte.