Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Abian plataforma ibarrean barna hitzaldiak ematen ari da parte den Aurrekontu parte-hartzaile eta sozialen aldeko herri ekimenak antolatu duen manifestazioaren berri emateko. Larunbatean Iruñean manifestazioa deitu du ekimenak. Nafarroako Gobernuak heldu den urteko aurrekontuetan egin nahi dituen murrizketak salatu nahi ditu. Manifestazio hori prestatzeko gaurkoan asanblada dago deituta Altsasun. Gure Etxea eraikinean izanen da, 19:00etan bertara joateko deialdia egin dute.Bestalde, larunbatean, manifestazioaren deitzaileek sakandarrak Iruñera auto-karabanan joateko dei egin diete. Auto ilara 15:00etan abiatuko da Altsasutik eta herriz-herriko bidea eginen du Iruñera iritsi arte. Arrotxapean geldituko dira gero, jende zutabe bat handik oinez Antoniutti parkera joateko, han hasiko baita manifestazioa.