Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Ordizian Euskadiko XIV. Txistor-lehiaketa jokatu zen. 46 ekoizlek aurkeztu zuten haien txistorrak lehiaketara. Txapela Azpeitiako Balentin Odrizola harakinak irabazi zuen. Altsasuko Juan Jose Aldasoro Harategiak bosgarren sailkatu zen eta diploma eskuratu zuen.Guztira 46 ekoizlek aurkeztu zituzten haien hestekiak. Aipatutako altsasuarraz gain, Ordiziako lehiaketa horretan beste hainbat harategi sakandarrek parte hartu zuten. Lakuntzako Jose Mari Agirre eta Arregi Anaiak harategiak, Arbizuko Laket eta Razkin harategiak, Urdiaingo Lopez Goikoetxea harategia, Altsasuko Sorkunde harategia eta Olatzagutiko Pako harategia.