Geodesia sareko estazioa Altsasun

Guaixe 2011ko abenduaren 15a

Nafarroako Geodesia Aktiboko Sarea aurkeztu zuen asteartean Anai Astizek, Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak. Lantzen ari dira proiektua eta Astizek esan zuenez, programa berriak Nafarroako edozein puntuan kokatzeko aukera emanen du, zentimetrotako zehaztasunarekin eta denbora errealean. Sareko datu guztiak dohainik deskargatzeko aukera izanen zela ere aipatu zuen.Sarea osatzeko Nafarroako Gobernuak 14 estazio jarri ditu. Hala, herrialdeko edozein toki estazio horiek hartzen duten 25 km-ko erradioan sartuak daude. Estazio horietako bat Altsasun dago.