EPPK-ko presoek Euskal Herriratzeko eskaera aurkeztu dute

Guaixe 2011ko abenduaren 12a

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko (EPPK) kide bakoitza egun hauetan Euskal Herriratzeko eskaera egin du. Kolektiboak jakinarazi duenez, konponbiderako prozesua bulkatzen jarraituko du. Baina euren ekarpena egin ahal izateko "eztabaida, harreman eta ekimenak baldintza politiko egokietan" egiteko bateratuta egon behar dutela esan dute. Kolektiboren ildoak zehazteko eztabaida abiarazi dutela ere jakinarazi dute.EPPK-k ilbeltzaren 7an Bilbon izanen den manifestazioan parte hartzeko deia egin du eta jakinarazi arrazoi horregatik asteburu horretan ez dutela bisitarik izanen. EPPK-ko kide dira 11 sakandar.Bestalde, igandean Azpeitian egindako agerraldian preso egondako 400 pertsonek, sakandarrak tartean, konponbide demokratikoaren aldeko apustua berretsi zuten. Aldi berean, gatazka konpontzeko euskal presoak etxeratzeko beharra azpimarratu zuten eta  espetxe politika "errotik" aldatu behar dela diote.SindikatuakAste honetan Euskal Herriko hainbat eragilek, tartean sindikatuek, baraualdia egiten ari dira txandaka Donostiako Ibaetako fakultatean. Bestalde, ELA sindikatuak jakinarazi duenez, bere afiliatuei eta gainerako langileei hileko azken ostiraleko mobilizazioan eta ilbeltzaren 7ko manifestazioan parte hartzera deitu ditu. Sakanako LABek, berriz, jakinarazi digu ibarreko lantokietan ere presoen gaia landuko dutela aste honetan. Lantegiaren arabera informazioa banatu, kontzentrazioak edota baraualdiak eginen dituzte.