Energiaren inguruko bost erronka

Guaixe 2011ko abenduaren 13a

Sakanako bost ikastetxek eta lau udalek bat egin dute Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak sustatzen duen apustu energetikoarekin. Ekimen horren bidez ikastetxeek konpromiso publikoa hartu dute energia kontsumoa jaisteko, energiaren erabilera egokiaz sustatzeko edota CO2 isuriak murrizteko. Urte baten buruan jarritako erronkak bete badituzte bere ahaleginak aitorpen publikoa jasoko du.Hala, heldu den urterako apustuak gurutzatu dituzte ibarreko bost ikastetxeren eta lau udalen artean. Hau da, ikastetxeek energiaren inguruan hartutako konpromisoa beteko balute, udalek ikastetxea sarituko luke.Bost erronkakUharte Arakilgo Aralarko Mikel Donea eskola publikoak ikastetxearen azpiegiturak eta kontsumoa zertan diren aztertuko du. Horretaz gain, energiaren erabilera egokiaren inguruko kontzientziazio kanpaina eginen du. Erronka betez gero, ikasleek Lacunza Calor de vida enpresa bisitatuko dute, udalak sustatutako bisitan. Erronka betez gero heldu den ikasturtean, atzera ere errepikatuko dute erronka.Lakuntzako Luis Fuentes eskola publikoak, bestalde, energia aurrezpenari eta eraginkortasunari buruzko unitate didaktikoa ezarriko du. Horrekin batera, Lehen Hezkuntzako ikasleekin batzorde bat osatuko dute energia aurrezteko jarrerak eta ohiturak sustatzeko. Horretaz gain, energia aurreztearen aldeko manifestua sortuko dute. Horren  guztiaren berri lakuntzarren artean emateko konpromisoa hartu du eskolak. Bisita gidatu bat egiteko aukerak ere aztertuko ditu. Erronkak beteko ez balitu udalak eskolako ikasleei energia aurrezpenari buruzko hitzaldia eskainiko lieke.San Donato eskola etxarriarrak energia aurrezteko plana indarrean jarri eta haren bidez ikastetxeko kontsumoa murriztea. Erronka betez gero udalak autobusa jarriko du ikasleek txango bat egiteko.Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolako irakasleak Nafarroako Ikastolen Federazioarekin batera CO2 isuriei eta energia aurrezpenari eta eraginkortasunari buruzko unitate didaktikoa sortuko dute, gero ikasleekin lantzeko. Betez gero txango bat egiteko autobus bat ordainduko dute udalek. Ikastolaren erronka da unitatea lehenbailehen despeditzea interesatuta dauden ikastola guztiek erabili ahal izateko.Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxea bi erronka ditu. Alde batetik, aurreko ikasturteko faktura energetikoa murrizten saiatzea. Bestetik, ikasturtea despeditu aurretik ikastetxeak berak energia sortzea. Udalak bere baliabideak ikastetxearen esku utziko ditu bere jardueraren berri emateko. Erronkak betetzen ez badute, landaketa bat eginen dute.