Hautetsi abertzaleak udalak "itota" daudela salatu dute

Guaixe 2011ko abenduaren 13a

Astelehenean Iruñean agerraldia egin zuten Bildu, NaBai eta Aralarko udal arduradunek, tartean Etxarri Aranazko alkate Jose Ignacio Bakaikoa. Hautetsi abertzaleek salatu zuten gaur egun Nafarroako Gobernuak ematen dituen diru-laguntzak kudeatzera mugatzen dira.Eredu aldaketa baten alde egin dute hautetsi abertzaleek, udalek diru funts handiagoak izateko eta haiek erabakitzeko zer egin eta zer ez. Finantziazio eredu egonkor bat aldarrikatu zuten udalendako. Eredu deszentralizatu bat aldarrikatu zuten, udalek gizarte babesa eta zerbitzuak kudeatzeko, "gobernuak utzita baititu".  Aldi berean, Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak jasotzen dituen murrizketek udalek politika sozialak garatzeko duten aukera apurrak txikituko dituela.