Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hezkuntza Departamentuak astelehenean prestakuntzarako hainbat diru-laguntza banatu zituen. Hartzaileetako bat Oihana Razkin Agirre etxarriarra izan zen. Ingurugiro zientzietako ikasketak eginak ditu. Astelehenean jasotako diru-laguntza hurrengo lau urteetan doktoretza prestakuntza eta tesia egiteko da, barraskiloak gai hartuta.
Beste hartzailea Leire Palacios Chaves altsasuarra da. Doktoretza ondorengo ikerketa egiteko Leire Palacios Chavesek diru-laguntza jaso du. Biologia ikasketak eginak ditu eta hurrengo bi urteetan Iruña eta Hamburgo artean bakterioak ikertuko ditu.