Sakandarrak Oskorrirekin

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Iruñeko Peñen Federazioak eta Oskorrik Iruñeko 3. gabonetako kontzertua antolatu dute. Nafarroa osoko Musika Eskolek, Bandek eta koruek parte hartuko dute, Oskorrirekin batera. Gaur, 20:00etatik aurrera, Iruñeko Anaitasuna pabiloia betetzea nahi dute The pub ibiltaria erraldoiarekin. Natxo de Felipek jakinarazi digunez, zenbait sakandarrek parte hartuko du euskal musika festan, besteak beste, Irurtzungo musika eskolako txistulariak eta abeslariak eta Haize Berriak bandako zenbait musikariak eta haien lagun kantariak. Ez du baztertzen azken orduan jende gehiago animatzea.