Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izugarrizko tristura daukat egunotan bihotzean. Badakit eguberriak hemen ditugula jadanik eta ongi pasatzeko egunak direla, baina hala ere, ezin dut burutik kendu iruñeko alde zaharrean gertatzen ari dena, 26 urte daramatzate Nafarroako Antzerki Eskolan eta azkeneko hilabeteetan bere ateak ixteko momentua noiz iritsiko den esperoan daude.Bihotzez espero dut hala ez izatea... zenbat historio, zenbat barre, zenbat negar eta zenbat jende pasatu den 26 urte hauetan, bagara sakandar mordoxka bat ere eskolako historioan parte hartu dugunok.Kasu hauetan gogo gehien ematen duena dirurik ematen ez duten hoien kontra jotzea da, baina ez dut halakorik egingo.Zenbat jendek disfrutatzen duen eskolara antzerkia ikustera joaten, zenbat ikasle ari diren beraien bokazioa bilatzen, zenbat ume dauden antzerkiaren bidez jolasten, hau da nik kontuan hartu nahi dudana.Zeinen garrantzitsua den antzerkia komunikazio tresna moduan, zeinen polita den antzerkiaren majiaren bitartez amets egitea.Arterik zaharrenetarikoa da antzerkia, gure barruko kezkak, pozak, sentipenak adierazteko tresna baliotsua.Segi dezala ba Iruñeko antzerki eskolak tresna horren bitartez bihotzak mugiarazten.Eguberriak hemen ditugula kontuan hartuz, olentzerori eskatu beharko diot fundamentu pixka bat ekarr diezaiela gure diruarekin nahi dutena egiten dutenei.Ta abestiak esaten duen bezala... LA VIDA ES PURO TEATRO, esateko.Eskatzeagatik,gainean daukagun krisia aitzakia ez erabiltzea ere eskatuko nuke.Igandean, antzerki eskolak urtero antolatzen duen FESTA programazioko azkeneko ikuskizunean egon nintzen eta izugarrizko ongieza nabaritu nuen, hala ere,(h)oraindik, ez dago dena idatzita.Nafarroako Antzerki Eskolan,jada, maletakeginak dituzte, bizipenez beteriko maletak, historioz beteiko maletak, ilusioz beteriko maletak. Nik, maletak desegiteko intentzioa dukat, beste guztiek bezala, jakina, eta betetzekotan esperantzarekin beteko nituzke, noizbait gure herrian kulturak eta hezkuntzak behar duen garrantziarekin hartuko duten esperantzarekin.Lorena Arangoa