Etorkizuna erraustuz asteburu honetan Iortian

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Olaztiko Cementos Portland Valderribas enpresak hondakinak erraustu nahi ditu, eta horrek alarmak piztu ditu Sakana, Goierri, Ameskoa, Lizarraldea eta Arabako Lautadan. Egungo eta etorkizuneko egoera nolako izango den azaltzeko 3 mugak batera plataformak Etorkizuna erraustuz dokumentala grabatu du. Bertan aditu ezberdinei egindako elkarrizketen bidez, aktibitate honek pertsonen osasunarengan eta ingurunean duen eragina azaltzen da.Dokumentalaren aurkezpena bihar, abenduak 17, arratsaldeko 19:30ean gaztelera eta etzi 18:00etan euskaraz izango da Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Sarrera dohainik da, baina Iortia Kultur Gunean gonbidapena jaso beharko da.Dokumentala zabaltzeko intentzioaPlataformakoek aurkezpenaren ondoren Sakana, Goierri, Ameskoak, Lizarraldea eta Arabako Lautadako gainontzeko herrietan dokumentala aurkezteko intentzioa azaldu dute.Aurrerapena http://vimeo.com/33358843