Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musika eskoletako ikasleek kontzertu bereziak antolatu dituzte gabonen bezperarako. Irurtzungo musika eskolako ikasleek gaur, 18:30ean dute hitzordua. Abesbatzak, instrumentu taldeak eta fanfarreak bat eginen dute Gabonetako musika festan. Horrez gain, fanfarreak beste ateraldi batzuk ere izanen ditu: bihar 22an Ultzurrunen joko dute eta etzi 23an, Irurtzunen. Musikarekin ongi etorria emanen diote Olentzerori.Etxarri Aranazko Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, 19:30ean, herriko kultur etxean. Gabonetako kontzertu tradizionalarekin agurtuko dute ikasturteko lehen hiruhilekoa. Bestalde, Irurtzungo katekesi taldeak gabon kanta jaialdia eskainiko du bihar, 17:00etan.