Agerraldia Nafarroako Parlamentuan euskara sustatzeko aurrekontuak zuzentzeko eskatuz

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Euskara Elkarteen Federazioko, Topagunearen Nafarroako arduradun Oskar Zapata eta BIERRIK Fundazioko arduradun Ainhoa Urretagoiena, agerraldia egin dute gaur goizean Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean, Nafarroako Gobernuak 2012rako aurkeztu duen aurrekontu proiektuan euskara sustatzeko aurreikusitako partidak zuzen ditzala eskatzeko asmoz.Hori dela eta, datu soziolinguistikoak eskutan hartuta, Topagunearen ordezkariek Nafarroako euskalgintzak garatzen duen lanaren garrantzia azalduko diete parlamentariei, eta ondorioz "konplizitatea eta babesa" eskatu diete bertako taldeei, beste batzuetan egin den bezala elkarlanerako prestutasuna adieraziz. Zehazki, sei eskaera egin dizkiote Nafarroako Parlamentuari:- 2012. urtean hedabideetan euskara sustatzeko 650.000 euroko partida, Horietako %80 gutxienez banatu dadila euskara hutsez lan egiten duten hedabideen artean.- Euskarazko hedabideetan Gobernuak publizitatea sartu dezala, hedabide horien sarbide eta banaketa kopuruaren arabera.- 2102. urtean euskarazko kultur jarduerak sustatzeko 250.000 euroko partida eta hori erabili dadila soziolinguistikaren ikuspegitik lehentasun handiagoa duten lan lerroetan: haur eta gazteen aisialdian, mintzapraktika egitasmoetan, entitateak euskalduntzeko proiektuetan eta kultur produkzio zein programazioan.- Neurri horiek izan daitezela lehenak euskarazko hedabideak eta erabilera sozio/kulturala sustatzeko lan egiten dugunen egoera egonkortzeko.- Azaroan salatu genuenez, 2012rako aurrekontu proiektuak murrizketa onartezinak proposatzen ditu euskararekin lotutako partidatan. Hala, urterik onenean 300.000 euro izatera iritsi den euskara hedabideetan sustatzeko partida 2012an ZERO eurokoa izatea nahi du Foru Gobernuak, eta euskarazko kultur jarduerak sustatzekoa, berriz, HAMAR eurokoa.- Horretarako 2012. urtean Gobernuak jar ditzala mahai gainean egokiak diren markoak eta lankidetza hitzarmen egonkorren bidez jaso ditzala.- Lankidetzarako erabateko prestutasuna azaldu, elkarren eskutik soilik egin ahal izango baitugu aurrera egin.