Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den astean Sakanako VII. kopako sailkatuen zerrenda argitaratu zen, baina huts egite bat dela eta aldaketak egon dira lehenengo postuetan. Akatsak zuzendu ondoren aurtengo emakumezkoetan irabazlea Erkuden San Martin da. Etxarriarra kopako 4 lasterketetan parte hartu ondoren lehena sailkatu da Jone Pelaez altsasuarraren aurretik. Gainontzekoan, ez da aldaketarik egon.Sari banaketaSari banaketa urte hasieran izango da. Kopako lasterketa guztietan parte hartu duten guztien arteaa aparteko sari bat banatuko da. Guztira 8 korrikalari dira zozketan sartu direnak: Erkuden San Martin, Raul Audikana, Javier Moerno, Juantxo Arregi, Juantxo Azurmendi, Santi Agirre, Ismael Lopez de Goikoetxea eta Jose Maria Merzero.