Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo abesbatzak eta Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak gabonetan murgildu dituzten haien herriak gabonetako kontzertu tradizionalekin. Bi taldeen emanaldietan gabon kantak nagusitu ziren.Irurtzungo abesbatzak herriko haur gazteen laguntza izan zuen. 7 eta 16 urteko 60 gaztek erantzun zioten deiari. Argi utzi zuten Irurtzunen abeslari harrobi oparoa dutela.Altsasuko koruak, berriz, Enrike Zelaia akordeoilariarekin eta Josetxo Lumbreras perkusio jolearekin batera abestu zuen. Gabonetako kontzertu tradizionalean jai giroa nagusitu zen.