Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nahiz eta lehen zatian Etxarri nagusitu, Franek bere atean sartutako golak ez zituen gauzak erraztu. Baina atsedenaldira iritsi aurretik Xabaten golari esker gauzak hobetzen joan ziren. Hala ere, Etxarrik askoz ere alde handiagoarekin ibili zitekeen, aukera handiak izan baitzituen. Akaberan etxarriarrek ez zuten garaipena lortu, baina oso garrantzitsua den puntu bat eskuratzea lortu zuten.Beti Kozkor 0 - Altsasu 3Hasieratik partidua Altsasuren alde jarri zen eta gogotsu ekin zioten lanari atsedenaldira 0 eta 2ko emaitzarekin iritsi arte. Bigarren zatian, oraindik are eta handiago izan zen bi taldeen arteko aldea altsasuarrek sartutako 3.ari esker. Etxeko taldek, gainera, azken minutuetan huts egindako penaltiak guztiz erabaki zuen norgehiagoka.Gure taldeek lortutako garaipen hauekin sailkapenean gora egitea lortu dute. Horrela lehena 33 punturekin Beti Onak izaten jarraitzen du, Etxarri 6. da 26 punturekin eta Altsasu 10. postura igo da 19 punturekin.