Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Arakilgo udaletxean ere jaiotzen erakusketa egonen da ikusgai. Ezkaratzean Aralarko santutegian zegoen jaiotza egonen da ikusgai eta goiko ganbaran beste zortzi jaiotza ikusteko aukera izanen da. Haietako bi jaiotzen ikastaroan parte hartu duten uhartearrek egindakoak dira. Gainontzekoak Sakanako Belenzaleen Elkarteko kideen lanak dira. OrdutegiaAbenduaren 22tik ilbeltzaren 6ra. Goizetan, bulego ordutegian eta 16:00etatik 20:00etara.