Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskalgintzatik hedabideendako eta kultur jardueretarako diru sail egokiak eskatu zituzten 2012ko aurrekontuetan Nafarroan, euskararen biziraupena ziurtatzeko parlamentarien konplizitatea bilatu nahi zuten, baita euskalgintzak egiten duen lanaren aitortza eskatu ereOstiralean Euskara Elkarteen Federazioko, Topaguneko Nafarroako arduraduna, Oskar Zapatak, eta Bierrik Fundazioko kudeatzaile Ainhoa Urretagoienak, agerraldia egin zuten Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordean. Gobernuak 2012rako aurkeztu duen aurrekontu proiektuan euskara sustatzeko aurreikusitako partidak zuzen ditzala eskatu zuten. Izan ere, Nafarroako 2012ko aurrekontuetan euskarazko hedabideendako diru partida 0 eurokoa da, eta euskarazko kultur jarduerak sustatzekoa, berriz, 10 eurokoa. Eskaera alferrikakoa izan zen. Datu soziolinguistikoak eskutan hartuta, Topagunearen ordezkariek Nafarroako euskalgintzak garatzen duen lanaren garrantzia azaldu zuten Parlamentuan, eta ondorioz ‘konplizitatea eta babesa’ eskatu zieten bertako taldeei. Beste batzuetan egin den bezala, elkarlanerako prestutasuna ere adierazi zuten. Euskalgintzako bi kideek aipatu zuten Nafarroako euskal hizkuntza komunitatea elikatzeko hainbat lan ildo estrategiko daudela. "Haien artean erabilera soziala da garrantzitsuenetako bat, hori elikatzen dugu gure mugimendutik sozialki eta ekonomikoki: hedabideen bidez euskarazko komunikazioa ahalbidetuz, proiektu sozio- kulturalen bidez euskaldunak saretzeko eta euskaraz bizitzeko guneak zabalduz eta sortuz", azaldu zuen Zapatak.Sei eskaeraAurrena, Nafarroa mailan emititzen duten telebista kateendako bideratutako ia 2,5 milioi euroetatik heldu den urtean 650.000 euro euskara sustatzeko bideratzea eskatu zuten. "Diru horren %80 gutxienez banatu dadila euskara hutsez lan egiten duten hedabideen artean". Horrekin batera, euskarazko hedabideetan Gobernuak publizitatea sartu dezala galdegin zuten, hedabide horien sarbide eta banaketa kopuruaren arabera.Horretaz gain, Zapatak eta Urretagoienak 2102. urtean euskarazko kultur jarduerak sustatzeko 250.000 euroko partida eskatu zuten, eta exijitu zuten diru-sail hori soziolinguistikaren ikuspegitik lehentasun handiagoa duten lan lerroetan erabili dadila: haur eta gazteen aisialdian, mintzapraktika egitasmoetan, entitateak euskalduntzeko proiektuetan eta kultur produkzio zein programazioan. Nafarroako euskalgintzako ordezkariek, aldi berean, eskatu zuten proposatutako neurriak izan daitezela lehenak euskarazko hedabideak eta erabilera sozio/kulturala sustatzeko lan egiten dugunon egoera egonkortzeko. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eskatu zioten mahai gainean egokiak diren markoak jar ditzala eta lankidetza hitzarmen egonkor baten bidez jaso ditzala. Azkenik, lankidetzarako erabateko prestutasuna azaldu zuten, "elkarren eskutik soilik ahal izango baitugu aurrera egin".Gobernuko alderdietako ordezkariek diru-laguntza partida krisiagatik kendu zutela aipatu zuten, baina ez zuten inolako konponbiderik eman. Ainhoa Urretagoiena AruabarrenaBierrik Fundazioko kudeatzaileaZer moduz ostiraleko agerraldian?Eskaera zehatzekin joan ginen eta ez genuen erantzunik jaso. Krisiarekin arrazoitu zuten hartutako neurria. Gaztelaniazko hedabideendako partidatik zati bat hartu eta guri ematea eskatu genuen, alferrik. Hala ere, bezperan berri on bat izan zenuten?Dirua eskuan ikusi arte ez dut sinetsiko. Horrekin ere txoratzen ari gaituzte. Ostegunean Euskarabideatik hots egin ziguten, aurtengo diru-laguntzaren bigarren zatia kobratuko dugula esanez. Aurretik esan ziguten diru-laguntzaren bigarren zatiaren erdia ez genuela kobratuko. Baina horren berri urte akaberan ematen dute, kontuak itxita daudenean eta mugimenduak egiteko aukera gutxi daudenean. Horrek ezer konpontzen du?Urtea zulo txikiagoarekin ixtea, zeren Eusko Jaurlaritzak ere murrizketa iragarri baitu. Hala ere, okerrena hurrengo urteetarako aurreikuspena da, Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideendako diru-saila kentzea erabaki duelako. Ez dakigu zenbat denborarako izanen den, datorren urterako, bizpahiru urtetarako edo betirako. Erabaki horrek Nafarroako euskarazko hedabideak oso egoera ezegonkorrean uzten gaitu. Badira hedabide batzuk neurri oso tristeak hartzea aztertzen ari direnak. Desagertzeko arriskuan daude. Eta, egia esan heldu den urteko aurrekontuan aldaketak eginen dituztelako itxaropen gutxi daukagu. Zein egoeratan daude Sakanako euskarazko komunikabideak?Gaur egun ez dakigu Guaixe astekaria eta Beleixe irratia orain arte bezala lanean segitzeko moduan izanen garen. Bermatu diguten diru-laguntza bakarra Sakanako Mankomunitatekoa da. Diru horrekin eta gure 400 laguntzaileek emandako babesarekin bakarrik ezin dugu aurrera jarraitu. 11 langile gara. Egoera bideratzeko zer egin behar duzue?Laguntzaile gehiago eskuratzeko kanpaina bati ekin diogu. Beleixeguaixe txartela zabaltzeari. Orain laguntzailea izateak ez du esan nahi diru bat ematea bakarrik, ez. Etxean txartela jasoko dute eta Sakanako makina bat komertziotan deskontuak eskuratzeko aukera izanen dute laguntzaileek. Horrela, ibarreko eskualderako ere ongi, hemen egiten direlako erosketakGaur egun sakandarren %2a da gure laguntzaile. %10-15 balitz biziraupena bermatuta genuke, sikiera gaur egun bezala mantentzea.