Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ondorio horretara iristen da 3 mugak batera plataformak ekoitzi duen Etorkizuna erraustuz dokumentalaOlaztiko porlandegian hondakinak erretzearen kontra dagoen 3 mugak batera plataformak Etorkizuna erraustuz dokumentalaren aurkezpen bikoitza egin zuen asteburuan. 300 bat pertsonak ikusi zuten lana, haien artean hainbat alderditako zinegotziek. Plataformako kideek emanaldien balorazio positiboa egin dute. Orain dokumentala batean eta bestean mugituko dutela jakinarazi digute. "Olaztiko egitasmoak sor dezakeen arazoa azaltzeko tresna bat da". Ohiko lekuetan ere 5 eurotan salgai jarri dute. DokumentalaPlataformak egindako 40 minutuko ikus-entzunezkoa erraustegi bat zer den azalduz hasten da. Adituek (medikuek eta unibertsitate irakasleek) eta kaltetu posibleek ondorioen berri ematen dute eta zaborrak lantzeko beste modu bat aldarrikatuz bukatzen da. Ideia hori azpimarratzeko, larunbateko emanaldiaren ondoren hitza hartu zuten Gipuzkoan San Markos mankomunitateak egin nahi duen erraustegiaren kontrako elkarteko kide batek eta Gipuzkoa Zero Zabor ekimeneko beste batek. Azken horrek atez ateko hondakin bilketa emaitza onak ematen ari dela nabarmendu zuen, Usurbilen %50 birziklatzetik %85era pasa direla ziurtatuz. Sakana Bizirik plataformako kide batek bestalde, gaur egun Olaztiko porlandegiaren asmoa zertan den azaldu zuen. Nafarroako Gobernuak enpresari emandako baimenari helegite bana aurkeztu diote Olatzagutiko Udalak eta 3 mugak batera plataformak.