Hautetsiak presoen eskubideen alde

Guaixe 2011ko abenduaren 21a

Egin Dezagun Bidea mugimenduak deituta, aurreko astean makina bat eragilek txandakako baraualdia egin zuten Donostiako Ibaetako fakultatean. Presoen aldeko ekimenarekin bat egin zuten ostiralean hautetsiek eta zenbaitzuk kontzentrazioak egin zituzten Lakuntzan, Mankomunitatearen egoitzan, eta Altsasun, udaletxe aurrean. Eskubide guztiekin, euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira leloa zuten pankartak zabaldu zituzten. Uharte Arakilgo Bilduko zinegotziek bat egin zuten baraualdiarekin ostiralean. Horretaz gain, arratsaldean 24 pertsonak presoen aldeko kontzentrazioa egin zuten. Bai batzuk bai besteek ilbeltzaren 7an Bilbon presoen alde eginen den manifestazioan parte hatzera hots egin zuten.