Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteetako populazio hazkunde joera gelditu eta iaz behera egin zuen ibarrean bizi ginen sakandarren kopurua. Aurreko urtean baino 29 sakandar gutxiago bizi ginen urte hasieran. 2005ean 20.000 biztanleren kopurua gainditu zuenetik populazioak behera egiten duen aurreneko aldia da. Generoari erreparatuta gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago dira, aldea txikia bada ere. 10.732 gizonezko sakandar daude (%51,65), aurreko urtean baino 17 gutxiago. Emakumezko sakandarrak 10.044 dira (%48,34), iaz baino 12 gutxiago. Ziordia da ibarreko herri bakarra zeinetan emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago diren. HerriakUdalerriei dagokienez, Sakanako 15 udalerrietatik zazpitan populazio hazkundea izan da: Irurtzun, Irañeta, Ziordia, Lakuntza, Iturmendi, Urdiain eta Etxarri Aranatz (hazkunde ehunekoaren arabera ordenatuta). Arbizuk eta Bakaikuk aurreko populazio kopuru bera mantendu dute. Aurreko urtean sei udalerritan egin zuen behera populazioa: Uharte Arakil, Ergoiena, Olatzagutia, Arakil, Arruazu eta Altsasu (jaitsiera ehunekoaren arabera ordenatuta).642.051 nafar2010. urte hasieran baino 5.127 nafar gehiago bizi ziren 2.011 mustutzerakoan. 321.395 emakumezko eta 320.656 gizonezko ginen urte hasieran.