Ibarreko ikastolak euskarazko hedabideen alde

Guaixe 2011ko abenduaren 22a

Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka ikastolak elkartasun azoka antolatu dute. Azokaren helburuetako bat Guaixe astekaria eta Beleixe irratiaren alde dirua ateratzea izanen da. Sakanako ikastolek zabaldu duten oharrean ongi diotenez, "diru-laguntzen murrizketaren ondorioz egoera larrian baitaude". Sakanako ikastolek azoka antolatu ahal izateko, etxean erabiltzen ez den edozein gauza haien egoitzetara eramatea eskatu dute. Material bilketa ilbeltzaren 13ra arte eginen da. Azoka otsailaren 4an eginen da, Etxarri Aranatzen eta Altsasun.