Garapenerako plan estrategikoarekin segitzeko adostasuna

Guaixe 2011ko abenduaren 22a

Sakanako Mahaiak erabaki du gobernuarekin edo hura gabe aurrera eginen duela. Hala ere, komenigarritzat jotzen du haren presentzia eta hori bilatuko duteOstiralean bildu zen Sakanako Mahaia, ibarreko eragile ordezkaritza zabala eta ibarreko egoera bideratzeko interesa duten hainbat sakandar batu zituena. Bildutakoei Sakanako Mahaiak adostutako diagnostiko eta jarduera ildoetarako laburpenaren berri eman zitzaien. Bildutakoek dokumentuarekin ados zeudela nabarmendu zuten. Ondoren, parlamentuan ordezkaritza izandako kontaktu errondak emandakoa azaldu zieten bildutakoei. Sakanako Mahaiko kideek bilera haietan ibarrean lortutako akordioaren berri eman zieten parlamentariei. Horrekin batera, akordioa irekia zela eta eragile eta banakakoak batu zitezkeela aipatu zuten eta, despeditzeko, akordioa gauzatu ahal izateko Nafarroako Gobernuaren aurrekontuetan ekimenak aurrea eramateko diru-saila eskatu zieten. Azkenik, NaBaik, Bilduk eta I-Ek aurkeztutako emendakinek ez zuten aurrera egin. ErabakiakSakanako Mahaiak bildutako eragileek Nafarroako Gobernuarekin edo gabe aurrera egitea erabaki zuten. Hala ere, "komenigarritzat" jo zuten Nafarroako Gobernua presente egotea, adostutako dokumentuaren laugarren puntuan jasotakoari garrantzia eman baitzioten ostiralean. Puntu horretan esaten denez, lankidetza egonkorra landu nahi da Nafarroako Gobernua, Sakanako Mankomunitatea eta eskualdeko garapen ekonomiko eta sozialerako sortuko den entitatearen artean. Lankidetza hori hitzarmen batean edo ibarrerako plan berezitu batean gauzatuko litzatekeela ere zehazten da.AurkezpenakSakanako Mahaiak ostiralean erabaki zuen akordioaren edukiak gizarteratzea. Horregatik, herri guztietan batzar irekiak eginen dituzte. Udalek deituko dituzte batzarrok, mahaiko kideek emanen dituzte azalpenak. Ilbeltzean eta otsailean izanen dira.