Ibarreko plan estrategikoa 2012an

Guaixe 2011ko abenduaren 22a

Nafarroako Gobernua babesten duten alderdien ezetz esan zuten eta foru aurrekontuak Sakanako plan estrategikoa egiteko diru-sailik ez du jaso. Sakanako Mahaiak egitasmoarekin aurrera egitea erabaki zuen eta Sakanako Mankomunitateari proposatu zion bere gain hartzea kostua. Atzokoan izan zen Sakanako Mankomunitatearen batzarra eta eskaera onartu egin zen. Sakanaren garapenerako plan estrategikoa eta arlokako jarduera planak egiteko 61.575 euro bideratuko ditu Mank-ek. Dirua aurtengo aurrekontutik aterako da, diruzaintzatik (152.694,2 euro daude diru zaintzan). Aldi berean, halakoetarako diru-laguntzarik dagoen aztertuko du erakundeak. Aitor Karasatorrek presidenteak azaldu digunez, asmoa da eguberrien ondoren plana emateko deialdia eginen da eta heldu den urtean bertan egina izanen dena. KontseilariarekinGaur goizean Karasatorre Lourdes Goikoetxea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariarekin bildu da. Mank-ek plan estrategikoa egiteko duen asmoaren berri eman dio. Goikoetxeak ez du inolako konpromisorik hartu. Hala ere, aurrera segitzeko animatu du eta laguntzeko prest azaldu da. Karasatorrek azaldu digunez, kontseilariari plan estrategikoa egitearena bide ona iruditzen zaio. "Asmo zehatzak ditugunean ateak zabalik dituztela jakinarazi dit, eskakizunak entzun eta elkarlana bideratzeko prest dago".