Udal hautetsiak goi tentsioko linearen kontra

Guaixe 2011ko abenduaren 22a

Red Electrica Españolak Nafarroa eta Gipuzkoa artean goi tentsioko linea egin asmo du. Ibilbideak har ditzakeen 171 udal eta kontzejuetako 400 hautetsi egitasmoaren kontra agertu dira, sinadura bidez, tartean sakandarrak. Larunbatean izan zen, Autopista Elektrikorik Ez plataformak Berriozarren antolatutako ekitaldi batean izan zen. Linea jartzekotan toki erakundeen kontra jarriko dela nabarmendu zuten. Sakanan, oraingoz, goi tentsioko linea egitasmoaren kontra azaldu dira honako udal hauek: Irurtzun, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Altsasu eta Olatzagutia.