Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabonak Japonian nolabait... ezberdinak dira. Azaltzen saiatu nintzen joan zen urteko zutabean, gabonak festa guztiz komertziala da erlijioso edo eta kulturala baino gehiago. Hala ere, zenbait ospakizun badituzte sintoísmoari lotuta urteberria ospatzeko.Beren gaur egungo gabonetako bizimoduaren zenbait adibide aurkitu daitezke manga eta animetan, hau da, komiki eta marrazki bizidunetan.Ikusitako adibideetatik, marrazki bizidun ezagunena Shin Chan izan daiteke. Honetan ikus daiteke nola Shin Chanen eskolan, bertako zuzendaria ("mafioso" jauna), Santa Claus bezala mozorrotzen da. Pertsonaia hau nahiko zabaldu da Japonian, berez ez dutelako beste pertsonaiarik gabonetako sínbolo gisa. Honela, Santa Japoniako gabonetako erreferentzia bihurtu da globalizazioaren laguntzaz.Ezaguna den beste komiki batean, "Ranma 1/2" izenekoa, badaukate gabonetako atal berezi bat. Horretan, Ranma protagonista bere atzetik dabiltzan neska guztietatik ihes egiten saiatzen da Akane izeneko neskarekin egoteko, bera baita bere kuttuna. Aldi berean Akaneri gabonetarako nahi dituen gauza guztiak oparitzen saiatzen da. Adibide honetan ikusten da Japonian nola dauden gabonak konsumismoarekin lotuta. Eta baita ere gabonak ez direla bereziki ospatzen, abenduaren 24 maiteminduen eguna izaten delarik. Ez da normalean familiarekin ospatzen baizik eta bikotearekin. Ospakizun arruntena bikotearekin jatetxe batera joatea da, eta gero arratsaldean Love Hotel batera. Azkenik, Tokio Goodfather pelikulari buruz hitz egingo dut, orain dela gutxi hil den Satoshi Kon zuzendariarena. Bertan kaleko hiru arlotek haur jaioberri bat aurkitzen dute. Lehenengo arlotea trabesti bat da, eta haurra jainkoak bidali diola uste du bere ama-sena asetzeko. Bigarrenak, txirrindulari profesionala izandako mozkorrak, poliziara jo nahi du. Eta hirugarrena, etxetik ihes egindako neskatxa gazte bat, jaioberriaren gurasoen bila hasten da aurreko bi arloteekin. Anekdota bitxi bezala, pelikulako kaleak, plazak eta eraikuntzak errealitatetik hartuak dira, Tokion kokatuta. Bestalde, film askotan agertzen da 12-25 erreferentzia, Japoniako formatuan gabon eguna esan nahi duena. Badago erreferentzia taxi baten lizentzian edo eta prezioetan, giltza baten zenbakian... Beste datu garrantzitsua, abenduaren 25a lanegun arrunta izaten da.Bukatzeko, beraz, gabonak Japonian ez dira berez existitzen baina bai ospatzen direla oso modu komertzialean eta ekialdeko gisan. Gu ordea... Urte berri on guztioi!Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com