Aralarren eta Zamartzeren inguruak babestuta

Guaixe 2011ko abenduaren 26a

Interes kulturaleko bi eraikinen inguruan babes eremua zehaztu zuen Nafarroako Gobernuak aurreko astean egindako bileran. Indarrean dagoen legeak hala eskatzen duelako egin du hori Nafarroak. Izan ere, interes kulturaleko eraikinak eta bere inguruak babestu behar direla jasotzen da estatuko eta Nafarroako legedietan. Aralarko Santutegia1931n monumentu historiko eta -artistiko izendatu zuten. Bere babes eremua eraikinaren inguruan 235 metroko radioa duen borobil hartzen du. Zamartze1983an izendatu zuten monumentu historiko eta -artistiko. Bere babes eremua eraikinaren ingurua hartzen du, 120.000 m2 inguru, gutxi gorabehera 1.500 metroko perimetroan.