Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtea bukatu eta asteko modu asko daude. Horien artean, oso zabaldua dagoen ohituretako bat mendira joatea da. Aukerarik ez da faltako behintzat urteko azken eta lehen egunak mendian ospatu nahi dituenarendako.Trinitatea. Abenduaren 31n, larunbatean, Irurtzundik. Aurretik, 9:00etan, txokolatea Pikuxar euskal txokoan txokolatea. Irurtzungo Iratxo eta Pikuxar elkarteak antolatuta.Aizkorri. Abenduaren 31n, larunbatean. Olaztiko Sutegi eta Altsasuko mendigoizaleek antolatuta.Lakuntza. Zabalarte mendi elkartean antolatuta, abenduaren 31n, II. Lakuntza-eskuarri igoera. Irteeera goizeko 08:30ean.Beriain. Ilbeltzaren 6an, ostiralean. Sakanako mendigoizaleek antolatuta.Bargagain. Ilbeltzaren 8an, domekan. Altsasuko mendigoizaleek antolatuta.