Hilaren 14an Foruzaingoak hiru sakandar atxilotu zituen (HBI, 25 urte; MK, 21 urte, eta ISM, 24 urte). Nafarroako Gobernuak jakinarazi zuenez, atxilotutakoei Uharte Arakilen aparkatuta zegoen kamioi baten depositutik gasolioa lapurtzea egozten diete. Hiru pertsonaren jarrera susmagarriak patruila bateko polizien arreta piztu zuen eta geldiarazi zituen. Kamioiko depositoan tutu bat eta 25 litroko 3 ontzi ere atzeman zieten. Kamioiaren jabe zen enpresak ere salaketa jarri du. Azken hilabeteetan Altsasuko Foruzaingoaren polizia etxean gasolioa lapurtu dieten makina bat garraiolariren kexa jaso dituzte antza. Zenbaitetan lapurrek erregai biltegia eraman zuten edo bestela sarraila hondatu zuten. Lokal bat salatutaNeska gazte batek alkohola edateagatik osasun arazoak izan ondoren, Foruzaingoak ikerketa abiatu zuen edaria non eskuratu zuen jakiteko. Altsasu erdialdeko lokal batera eraman zituen ikerketa. Adin txikikoek han alkohola erosten zutela ikusita langileak identifikatu zituzten foruzainek eta ondoren salaketa jarri zuten.