Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gure inguruan korrika egitek ohitura handia dago eta askok horrela bukatu nahi izaten dute urtea. Hori dela eta, beste leku askotan bezala Lakuntzan, Altsasun eta Olatzagutian San Silbestre lasterketak antolatu dituzte. Bertako korrikalariendako, akaso, proba herrikoienak eta gertukoenak dira. Aurten 33. edizioa beteko du Altsasuko San Silbestreak, eta bestalde Olaztiko probaren 11. edizioa izanen da jokoan. Berriena Lakuntzakoa da, aurten 2.a izango baita.Altsasuko San Silbestrea, Nafarroako zaharrenaBihar iluntzean San Silbestre lasterketa eginen da Altsasuko herri gunean barna. Dantzaleku-Sakana klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuko dute lasterketa. Aurten 33. edizioa beteko du Nafarroako proba beteranoenak. Aipatu proba Mario Memoriala izendatu zuten, bertan 17 urtez gailendu zen Mario Lopez de Uralde korrikalari altsasuarraren omenez.Haurrak 18:00etan eta helduak 19:00etanArratsaldeko 18:00etan emanen diote hasiera lasterketari, gaztetxoenen lasterketarekin. Aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak ariko dira, plazatik abiatuta eurendako propio prestatutako distantzia osatzen. Haurren parte hartzea sustatzeko, aurten ez da sailkapenik egingo, eta parte-hartzaile guztiendako merienda izango da.Aurten kadeteek helduekin laster egiteko aukera izango dute. Horrela kadeteak, jubenilak, seniorrak eta beteranoak 19:00etan Foruen Plazatik abiatuko den proba nagusian ariko dira. Korrikalariek Altsasun barna prestatutako zirkuituari hiru buelta eman beharko dizkiote, guztira 5.250 metro osatuz. Probako lehen hiru gizon eta emakumezkoek trofeoa jasoko dute, eta horretaz aparte kategoria bakoitzeko lehendabiziko gizon eta emakumeendako trofeoa izango da.Segurtasuna bermatzeko San Silbestrea jokatzen den bitartean bidea itxiko dute, horregatik antolakuntzatik pazientzia eskatu zaie gidariei. Nolanahi eren autoek ez dute inolako arazorik izango Altsasuko erdigunera sartzeko.Antolatzaileek urtea korrika egiten despeditzera animatu zuten. "Lasterketarik herrikoiena hau da, normalean aritzen ez den jendea animatzen da eta oso polita izaten da. Urte bukaerako festa ederra da, proba berezia, jende askok parte hartzen du eta korrikalariek kariño berezia diote, etxeko proba delako, herrikoiena". Lasterketa ikusten eta bertan parte hartuko dutenendako salda beroan egongo da.Izena ematea web guneanAntolakuntzatik adierazi dutenez, egunean bertan izena eman badaiteke ere, web gunean apuntatzea gomendatzen dute "izen ematea dohainik denez ez dago inongo arazorik internet bidez apuntatzeko eta guri lana erraztuko digu, azken momentuan izena emanez gero, lasterketak atzeratuko direlako".Olaztin ere baiSan Silbestre lasterketaren 11. edizioa jokatuko da bihar arratsaldean Olatzagutian. Sutegi elkarteak antolatutako lasterketak Intsumisio plaza izanen du abiapuntu, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Handik korrikalariek Ingurubide kalea hartuko dute frontoi aldera jo eta abiapuntuan dagoen helmugara iristeko. Izena eman nahi duenak lasterketa aurretik plazan jarritako mahaitik pasa beharko du.Baita Lakuntzan ereZabalarte elkarteak antolatuta aurten II. San Silbestrea izango da Lakuntzan. Adin guztietako korrikalariendako izango da. Lasterketa 19:00etan izango da eta gero txokolatea banatuko dute denendako.