Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo hasi zen Euskadiko emakumezkoen 540 kiloko txapelketa. Artziniegan jokatutako lehen jardunaldian ez zen ezustekorik egon eta Badaiotzek irabazi zituen hiru txandak eta sei tiraldiak. Txapelketan parte hartzen ari den Sakana talde ere ez zen gaizki ibili eta 2. sailkatu zen 3 punturekin, atzetik Ibarra talde duelarik. 4. Bizindar Artziniegako taldea sailkatu zen. Aipatzekoa da azken talde honen parte hartzea izan ere, aurten lehen aldiz, taldea osatzea lortu duten.Gizonezkoen 680 kilokoa jardunaldi batera jokatu baldin bazen ere, emakumezkoek ligaxka jokatuko dute, eta oraindik beste bi jardunaldi gertatzen zaizkie dena erabakitzeko. Hurrengo jardunaldia heldu den igandean izango da, Lizarran.