Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pasa den asteburuan hasi zen Espainiako kluben arteko txapelketa. Ohorezko mailan, eskuzko txapelketan, 6 talde nafar daude, tartean Irurtzun eta Altsasu klubak ere. Txapelketak luze iraungo du, martxoaren 25ean jokatuko baitira finalak.Aurten, araudia berritu dute eta partiduak setetara jokatuko dira, hau da, 10era izango diren 2 norgehiagoka jokatuko dira eta berdinketa egonez gero, 5era izango da 3. partida.A taldean dagoen Irurtzunek Zugarralde izan zuen lehen aurkaria eta Azanzak garaipena lortu zuen 10-3 eta 10-0 irabazita; binakakoan ere Ansotegi-Pazos bikoteak 10-5 eta 10-2 irabaztea lortu zuten. Garaipen hauekin Irurtzunek txapelketa hasieran hain garrantzitsuak diren lehen puntuak lortu ditu.B taldean dagoen Altsasuk Almeriaren kontra jokatu zuen. Banakakoan Arraztoak ezin izan zuen garaipena lortu (10-4 eta 10-0). Muguruza eta Jauregi bikoteak berriz, lehen partidua irabazita (10-9) eta bigarrena galdu ondoren (6-10) 3. partidua jokatu behar izan zuten 5 eta 4ko emaitza lortuz eta lehen puntua eskuratuz. Binakakoan ere Oberena taldeko Flores eta Okiñenak Titin III.ako bikotea menpean hartu zuten (7-10, 10-7 eta 5-0).