Malerrekako txapelketako lehen partidak

Guaixe 2012ko urtarrilaren 11

Urte hasierarekin batera pilota txapelketak hasi dira, horien artea Malerrekako X.a. Maila ezberdinetako 184 bikotek parte hartuko dute, eta tartean hainbat sakandar izango dira.Gaur bigarren mailako seniorren lehen jardunaldiko partidak jokatuko dira, batzuk Beran eta beste batzuk Donezteben, biak arratsaldeko 17:30etik aurrera. Beran jokatuko direnen artea Bi Aizpeko Fernando eta Aristu Zugarraldeko Txorraut eta Iribarrenko kontra arituko dira. Donezteben jokatuko direnetan berriz, Aldabideko Urrestarazu eta Agirre Ilunpeko Aizpuru eta Otamendiren kontra jokatuko dute.Alebinak eta infantilak igande honetan, ilbeltzaren 15ean, hasiko dira, benjaminak hilaren 22an eta senior elite mailakoak ilbeltzaren 25ean.