Guaixek 14.000 irakurle ditu

Guaixe 2012ko urtarrilaren 12a

Nafarren %52,9 (289.000) herrialdean bertan argitaratzen diren aldizkako argitalpenak irakurri zituzten iaz. 2010ean baino 8.000 irakurle gehiago bildu dituzte argitalpen horiek. CIES erakundeak 34 argitalpen aztertu ditu eta bakoitzari azken aldiko irakurleen kopurua eman die. Aztertutako argitalpenen artean 7 astekari daude. Guztien artean 85.000 irakurle biltzen dituzte, aldizkako argitalpen irakurleen %15. Irakurrienen sailkapenean Guaixe 5. da 14.000 irakurlerekin, sakandarren %70k irakurtzen dute astekaria. Aurretik ditu Nafarroa guztian edo merinalde buruetan banatzen diren astekariak. Astero publikatu eta gehien irakurtzen den argitalpena gotzaitegiaren La Verdad da (23.000 irakurle). Tuterako Plaza Nuevak 20.000 irakurle ditu. Hiri bereko La Voz de La Riberak eta La Ribera Semanalek, berriz, 15.000na irakurle dituzte. Haien ondoren dator Guaixe. Zerrenda Lizarrako Merindad de Estellak (13.000) eta Erriberako La Noticia de la Semanak (3.000) ixten dute. Baliabiderik ez euskarazko hedabideendakoNafarroako Gobernuak ez ditu euskarazko hedabideak beharrezko baliabideekin hornituko. NaBaik, Bilduk eta I-Ek aurkeztutako mozioa atzera bota dute UPNk, PSNk eta PPk. Atzo goizean izan zen, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean. Gaia astearteko plenora eramanen dute NaBaik eta Bilduk.