Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arte Altsasuko Udalak besterik ez zuen. Eremua zabaltzearekin batera emate prozedura ere azkartu eginen daMartxo hasieran sartuko da indarren Burunda mendebaldeko hiru herrietan onartu berri den ordenantza. Ordura arte, Altsasuko Udalak bere araudiari eutsiko dio. Unai Hualde zinegotzi altsasuarrak azaldu zuenez, "larrialdiko egoera batean oinarrizko beharrak betetzeko herritarrek puntualki izan ditzaketen arazoei erantzun nahi zaie diru-laguntza hauekin". Hualdek gaineratu zuenez, gainontzeko administrazioen bitartekoek egoera asetzeko irtenbiderik ematen ez dutenean emanen dituzte diru-laguntzak, "beharrezko eskaera egin ondoren".Orain arte Altsasuko Udalak besterik ez zuen larrialdi-egoera pertsonaletarako laguntzak. Udalaren Ongizate Batzordearen bidez kudeatu izan dira orain arte. Batzordearen asmoa zen aurten diru-laguntza emateko prozesua azkartzea, premiazko laguntza lortzeko batzuetan hilabete ere pasa behar zelako. Asmo horri, Gizarte Zerbitzuen eta Berdintasun teknikarien proposamenak batu zitzaizkien eta halaxe Altsasuko Udalak kudeatzetik Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera pasatzea erabaki zen. Azken horrek abenduaren 27an egindako bileran onartu zuen proposamena aho batez.EpeakUnai Hualderekin batera, ordenantzaren berri eman zuten Olatzagutiko alkate Gurutze Rodriguezek, Ziordiko zinegotzi Fernando Fustek eta Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko koordinatzaile Arantxa Erbitik. Azken horrek esan zuen orain arte Altsasun ez dela eskaera handirik egon, "baina krisi egoerarekin eskaeren igoera nabaritzen hasi gara".Herritarrek eskaera egin eta hura ebazteko aste bateko epea izanen du Mankomunitateak. Ordainketa egiteko, berriz, gehienez ere bost egun. Onartutako ordenantzan aurkeztu beharreko agiriak, bete beharrak eta arau-hausteengatik jarritako zigorrak ere jaso dira.Lau laguntza mota1. Jatekoa. Familia unitateen egunero jatekoa izateko emanen diren diru-laguntzak (300 eta 540 euro artean hileko, gehienez ere bi hilabetez).2. Ostatua. Nafarroako Gobernuak laguntzen ez duen egoerak lirateke. Ohiko etxebizitzaren alokairua, hipotekako mailegua edo alokatutako gelaren ordainketa egin ahal izateko, batetik. Eta, bestetik, ohiko etxebizitza izanen dena kontratatzeko, hasierako ordainketa ezohiko gastua denean baina bestela ordainketei erantzun ahal badie. 500 euro gehienez, bizpahiru hilabetez. Gelen kasuan 250 euro.3. Etxebizitza mantentzeko. Argindar, gas edo ur hornidura ez mozteko laguntzak. Aurreneko bitan gehienez ere 225 euro hileko eta uraren kasuan 160 euro gehienez. Beste aukera, sustapen publikoko etxebizitzetan hiru horniduretan alta emateko bada.4. Zailtasun bereziko egoerak. Haurrak babesteko, bizi-irauteko egoerak eta beste, beti ere familia eta lan kontziliazio irizpideak kontuan hartuta eta Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren proposamenez.10.000 euroDiru hori bideratuko da eskaerak asetzeko. Gehiago beharko balitz kopurua handituko litzateke. Altsasuko Udalaren esperientzian oinarrituta jarri dute hasierako kopurua. Udalek biztanleriaren arabera ordainduko dute.