Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Krisialdiak eta diru-laguntzen murrizketak euskarazko hedabideetan eragin zuzena izan dute. Horren jakitun, Sakanan Guaixe astekariaren eta Beleixe Irrataren aldeko ekimenak antolatzen hasi dira. Hala, aurreko ostegunean, irratiaren emanaldi bereziarekin batera, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoak bizkotxo dastaketa eskaini zuen eta irabaziak euskal hedabideendako izan ziren. Irurtzungo Aizpea euskara taldeak Euskal Ekitaldien barruan antolatutako pailazoen emanaldiko irabaziak euskarazko hedabideetara bideratu ditu.AfariakAsteburu honetan ibarreko euskarazko hedabideen aldeko bi afari izanen dira. Aurrena, 21:30ean, Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldeak antolatu duena. Afariaren ondoren bingoan jokatzeko aukera izanen da. Txartelak 12 eurotan eros daitezke Leku Ona tabernan, ostiraleko 21:00ak arte. Larrañetatik jakinarazi dutenez, afaltzera joan ez direnek ere bingoan parte hartzeko aukera izanen dute.Beste afaria Altsasuko Lurrazpi tabernan eginen da, larunbatean, 21:30ean. Hara doazenak menu bejetarianoa dastatzeko aukera izanen dute. Txartelak tabernan bertan eskuratzeko aukera dago.Bigarren eskuko azokaAndra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka ikastolak elkartasun azoka antolatu dute otsailaren 4rako, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Azoka egin ahal izateko materiala biltzen ari dira Sakanako ikastolak. Ostiralera arteko epea dago etxean erabiltzen ez dena eta besteren batek baliatu dezakeen objektuak ikastoletara eramateko.